Telmo Zarra zendu da
Gaur, otsailaren 23an, arratsaldez, Telmo Zarraonandia Montoya, Zarra, zendu da bere etxean.Zarra, jokalari zurigorri ohiaren…
Gaur, otsailaren 23an, arratsaldez, Telmo Zarraonandia Montoya, Zarra, zendu da bere etxean.
Zarra, jokalari zurigorri ohiaren heriotza dela eta, Athletic Clubek bere atsekabea adierazi nahi du. Lerro hauen bitartez, 40 eta 50. hamarkadetan Athletic Club-en jokalaria izandakoaren familiari eta adiskideei bere doluminik sentikorrenak eskaini nahi dizkie.
Telmo Zarraren aldeko hileta-elizkizunak astelehenean, otsailaren 27an, 19:00etan Begoñako Andra Mariren Basilikan (Bilbo) egingo dira.
Athletic Club-Vila-real Partidaren atarikoetan minutu bateko isilunea gordeko da San Mamesen. Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eramango dute Telmo Zarra bera eta Isidoro Urra jokalari ohien omenez.
Zarrarekin batera Athletic Clubeko mugarri bat doakigu, gure historia luze eta emankorraren izen ahaztuezina.
Txikitatik Zarrataz zer dakigun galdetzen digutenean, ‘golak egiten zituena’ zen, baina heldutasuna eskuratu bezain pronto eta bere ibilbideari so eginez, nazioarteko futbolari batekin egiten dugu topo. Denborak ez du bere irudia urtu, handitu baizik.
Zenbakiak, hotzak beti ere, zerau esaten digute: 15 denboraldi egon zela Athletic Cluben, Liga bat eta lau Kopa irabaziz eta, final guztietan gola egin zuen. Urte hauetan 353 partida jokatu zituen eta 334 gol sartu zituen ia gol bat partidako. Zarraren eskutan daude, egun, lorpen handiak: Ligako historian golegilerik handiena 253 golekin eta Kopakoa ere 81 golekin. Sei aldiz izan da Pitxitxi, gol gehien sartu du Ligako txapelketa batean (38) gol Kopako final batean gehien sartu duena (4 Valladolid taldeari 1950ean)…
Gizon errekorra eta Klubeko gizona izango da Zarra. Nazioarteko izarra (Brasil´50 gogoan) eta adiskide maitatua. Zarraren ereduak Athletic Clubeko muina isaladatzen du primeran. Goian bego.