
Athletic Club – Cadiz C.F. – Txartel Lagapena
Athletic Club – Cadiz C.F. – Txartel Lagapena
Klubean jaso dugun sarrera-eskaera ugari dela eta, partida horretara ahalik eta ikusle gehien joan dadin…
Klubean jaso dugun sarrera-eskaera ugari dela eta, partida horretara ahalik eta ikusle gehien joan dadin ahalbidetzearren, Zuzendaritza Batzak, aparteko izaeraz, honakoa erabaki du: edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:
TELEFONOZ
Edoein arrazoiarengatik San Mameseko Leihatiletara hurbildu ez daitezken bazkideek, telefonoz egin ahalko dute lagapena, 902 931 800 zenbakira deituta, deia doakoa izango da, gaur asteartetik bertatik, hilaren 10eko, ostiraleko, arratsaldeko 12:00ak arte.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
Prozedura horren bitartez txartela laga gura duten bazkideek jarlekuaren prezioaren erdi garbia kobratu ahalko dute, partidako osteko astelehen eta asteartean, San Mameseko txarteldegietan, jarleku hori saldu baldin bada.
LEIHATILETAN
1. San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2. Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei, partidako osteko astelehen eta asteartean, San Mames zelaiko txarteldegietan.
TXARTELDEGIEN ORDUTEGIA
Hilaren 7,8,9a, 10:30etatik 13:30etara eta 17.30etatik 20:00etara.
Hilaren 10a, 10:30etatik 12:00etara