Athletic Club

Pedro Iturriagaren heriotza

Pedro Iturriagaren heriotza

Atzo, astelehenean, martxoaren 6an, Pedro Iturriaga, Athletic Clubeko 1960ko hamarkadan jokalari izandakoa hil zen. Iturriaga,…

Atzo, astelehenean, martxoaren 6an, Pedro Iturriaga, Athletic Clubeko 1960ko hamarkadan jokalari izandakoa hil zen.

Iturriaga, Algortako getxotarra, 1959-60 denboraldian heldu zen Athletic Clubera, entrenatzailea Brasilgo Belo Horizonteko Martim Francisco izanik. Adiskidetasunezko partida bi jokatu ostean debuta egin zuen 1960ko maiatzaren 29an Santiago Bernabeu futbol zelaian, Athletic Club eta Ourenseren arteko Kopako lehian, berdinketa hausteko partidan hain zuzen ere. Ez zen norgehiagoka disdiratsua Athletic Cluben aldetik, kanporaketa gainditzea lortu zen arren.

Defentsarako ezker erdilaria, bere urterik onenak eman zituen Athletic Cluben Juan Antonio Ipiña entrenatzaile zela (1960-61 eta 1961-62). Bere etorria eta babeserako jokuari esker Pedro Escartin espainiar hautatzaileak deitu zion A selekzioan ordezkoa izateko eta B selekzioan titularra izateko. 1960-61 denboraldiaren amaieran Real Madrilen kokatzen zuten zurrumurru askok. Bere hirugarren denboraldian zenbaki hobeagoak erdietsi zituen, Liga (30) zein Kopako (6) partida guztiak jokatu baitzituen.

Hamaikakoan postu finkoa zeukala lesionatu zen 1962eko abenduaren 9an eta hortik aurrera noizean behin soilik sartzen zen hamakakoetan.

Zurigorri bezala jokatu zuen bere azken partida 1965eko apirilean. Urte horretan Athletic Club utzi zuen sei denboraldi egon ondoren, 94 partida jokatuz.
Goian bego.

Iturriagaren fitxa