Athletic Club

Fundacion Athletic Club Fundazioaren hurrengo ekitaldiak

Fundacion Athletic Club Fundazioaren hurrengo ekitaldiak

Kirol arloa baino haratago doazen ekitaldiak prestatzen dihardu Fundacion Athletic Club Fundazioak martxoan egiteko eta…

Kirol arloa baino haratago doazen ekitaldiak prestatzen dihardu Fundacion Athletic Club Fundazioak martxoan egiteko eta hurrengo lerrootan jakinarazten dizkizuegunak dira.

Lehenengo eta behin Ibaiganeko prentsa aretoa laga dio Bizkaiko Futbol Federazioaren Entrenatzaileen Lurraldeko Batzordeak antolatu dituen bi hitzaldiak bertan egin ditzan. Lehendabizikoa martxoaren 13an, astelehenean, egingo da 19:00etan Ibaiganen “Nutrizioaren aurrerapenak” lelopean. Imanol Garcia Fundacion Athletic Club Fundazioaren sendagileak eskainiko du.

Bigarren hitzaldia martxoaren 20an, astelehenean, 19:00etan Ibaiganeko prentsa aretoan. Hizlaria Santiago Coca, Madrilgo San Pablo Unibertsitatearen eta Futboleko Entrenatzaileen Nazio Eskolaren irakasleak eskainiko du “Entrenatzailearen giza-dimentsioa” lelopean.

Ibaiganetik at arreta berezia eskaini gura dio Fundacion Athletic Club Fundazioak teknikari zein monitoreen lan erari eta horretarako beste bi hitzaldi prestatu ditu interesa agertzen duten pertsona ororentzat. Gaia bikoitza izango da: oinarrizko arreta futbol zelain lesionatzen denari eta kirol munduan luzatze-ariketak duen garrantzia. Martxoaren 21ean eta 28an ospatuko dira Fangoko Polikiroldegian 20:00etan, ordu eta laurdeneko iraupenarekin. Imanol Garcia eta Joseba Monasterio, Fundacion Athletic Club Fundazioaren sendagileak eta fisioterapeutak, hurrenez hurren, eskainiko dituzte hitzaldiak.

Hezkuntza arloan beste bi hitzaldi antolatu ditu Fundacion Athletic Club Fundazioak martxoaren 29an eta 30ean Zallan eta Mungian egiteko. El Fangon (Bilbo) egingo direnak bezala, oinarrizko arreta futbol zelaian lesionatzen denari eta kirol munduan luzatze-ariketak duen garrantzia izango dira gaiak.

Martxoaren 29an Zallan egingo da Kultur Aretoan 18:00etan eta martxoaren 30ean Mungian, Agirre jauregiko Mugire Txokoan 18:00etan ere bai. Kasu bietan ordu biko iraupen izango du hitzaldiak.

Itzoar Lejona Fundacion Athletic Club Fundazioaren sendagileak eskainiko ditu biak.

Euren teknikarien izena emateko interesa duten klubek telefonoz (94424 08 77) ala faxez (94423 33 24) egin dezakete.