
Athletic Clubek 1-Cadizek 0: Bihotzekoaren atarian
Athletic Clubek 1-Cadizek 0: Bihotzekoaren atarian
Athletic Clubek azken uneotan eskuratu ditu puntuak eta beharbada zerbait gehiago Cadizen aurka, penaltiz 1-0…
Athletic Clubek azken uneotan eskuratu ditu puntuak eta beharbada zerbait gehiago Cadizen aurka, penaltiz 1-0 irabazi eta gero Tikok 94. minutuan bigarrenez, epaileak hala aginduta, hamaika metroetatik eginiko jaurtiketa gauzatu duenean.
Egon badaude dozenaka titular partida eskasa laburtzeko. Adibidez: ‘Epailearen eguna’ ala ‘Hiru gol 1-0 irabazteko’ ‘Ezer ez’ edota ‘Beldurraren eragina’. Azkenik, hiru puntuei esker jaitsiera postuetatik irten da taldea, behin eta berriz diogun moduan sofrikarioa luzea izango den arren bihotz zurigorriek etengabeko azterketa gaindintzen duten arren.
Emaitzaz aparte, neketsa da oso aukerak aurkitzea. Atezainek ez dute inolako geldiketarik egin eta, gehienez, urrutitik egindako erdiraketak edo sasijaurtiketak harrapatu dituzte. Athletic Cluben aldetik Yestek sortu du arriskua bosgarren minutuan, baina bere falta jaurtiketa gutxigatik ez du errematatu Gurpegik. Adurizek buruz errematatu du kanpora 30. minutuan eta gora areaz kanpotik 48. minutuan eta Guerrerok oso behartuta 89.minutuan. Eta Cadizek? Fleurquinen burukada bat kanpora 80. minutuan izan da bere arriskurik handiena ia partida osoa jokalari bat gehiagoz jokatu duen arren.
Bai halaxe izan da. Talde bietako jokalariek joku pobrea egin dute eta beheko postuetan murgiltzearen arrazoiak azaleratu dituzte, baina maila berean aritu da epailea bere egunean eta jardunaldiko beste zelaietan ikusi den legez, zaila da oso jomugan ez egotea. Amorebietari 17. minutuan atera dion bigarren txartel horia izan da abiapunturik garbiena eta bide beretik segitu du partida amaitu bitartean hankasartzeak bata bestearen atzetik pilatuz, baita garaipena eman digun golaren jokaldietan ere. Beraz, eskas komuna San Mamesen aritu diren guztientzat.
Halaz ere, puntuak behar ditugu zulotik ateratzeko eta heldu dira. Nola liteke atera bota gabe? Athletic Clubek erakutsi du nola den posible partida bat irabaztea jokalari bat gutxiagoz, orain arte erakutsi izan ez duena eta orain arte arerioek erakutsi digutena. Bigarren zatia aurrera joan ahala indarra galtzen joan da taldea eta Cadiz zen baloiaren jabe. Clementek abiadura bilatu du hasieran eta zelai erdia sendotzea era berean. Horretarako Dañobeitia eta Tiko sartu dira Yeste eta Urzaizen ordez 66. minutuan. Cadizek ez du eskema gehiegi mugitu: Sesma Estoyanoffen ordez 68. minutuan eta Oli Medinaren ordez 77. minutuan.
Azken uneotan, 87. minutuan Guerrero irten da Adurizen ordez eta denbora agortzen zihoala adorea atera du gure taldeak, gure zaleei bezala horixe da falta ez zaion dohai bakarra.
Kornerra, Guerrerok oso itxia atea, itxiegia atezainarentzat, baloia barrura…Varelaren eskua kanpora bidali duen arte. Gola zen, baina ez. Penaltiaren tentsioa, sufrimendua eta mamua. Jaurtitzailea Andoni Iraola oraingo honetan. Ongi atezainaren eskumaldera eta zoramena interruptus. Epaileak jaia luzatu guran edo, osterabe botatzeko agindua eman jokalari batzuk arinegi sartu ei dira areara. Jaurtitzailea Tiko oraingo honetan, gainerakoa berdin zorionez: baloia alde batetik atezaina bestera.
Batzuk etxerako bidean, beste batzuk begitu ezinik… denok pozik baina esan legez bihotzekoaren atarian. Onerako bada…