Athletic Club

Colorado Rapids: Lezaman lan saioak eta partidak

Colorado Rapids: Lezaman lan saioak eta partidak

Colorado Rapids taldeak Lezaman bihar, martitzenean, ekingo dio egonaldiari eta 10:30ean eta 16:00etan entrenatuko dira….

Colorado Rapids taldeak Lezaman bihar, martitzenean, ekingo dio egonaldiari eta 10:30ean eta 16:00etan entrenatuko dira. Goizeko lan saioaren ostean agerraldia egingo du entrenatzaileak hedabideen aurrean.

Asteazkenean, martxoaren 15ean, Laudioko Ellakuri futbol zelaian lagunartekoa jokatuko dute Athletic Clubaren aurka 19:30etatik aurrera eta antzeko partidak dituzte prest Sondikaren aurka martxoaren 16an (Sondikan, 17:15ean), Sestao Riverren aurka martxoaren 21an (Las Llanasen, 20:00etan) eta Eibarren aurka martxoaren 22an (Bergaran, 17:00etan).