Athletic Club

Alaves-Athletic Club: Txartel salmenta

Alaves-Athletic Club: Txartel salmenta

Martitzena, martxoaren 28an, salgai ipiniko dira San Mameseko txarteldegietan apirilaren 2an, domekan, jokatuko den D….

Martitzena, martxoaren 28an, salgai ipiniko dira San Mameseko txarteldegietan apirilaren 2an, domekan, jokatuko den D. Alaves – Athletic Club partidarako sarrerak.

Txarteldegien ordutegia honako hau izango da gaur martitzenean, eguaztenean, eguenean eta barikuan, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara, beti ere dauden sarrerak agortu bitartean. Saldu barik sarrerarik balego, zapatuan. apirilaren 1ean, irekiko lirateke txarteldegiak 10:30etatik 12:00etara.

Gasteizera abiatuko diren autobuseen irteera Pitxitxi kaletik egingo da igandean 11:00etan eta 14:00etan. Autobusak “Mendizorrotza” futbol zelaian dagoen aparkalekura helduko dira. Itzulera leku horretatik egingo da partida amaitu ostean 20 minuturo.
Gogoratzen dugu autobusak hartzeko ezinbestekoa izango dela partidarako sarrera erakustea, bai joaneko bidaian eta bai itzulekoan.

Salneurriak
D. Alavesek emandako sarrerak eta salneurriak honako hauek dira:
Erdiko Harmaila Nagusia – 100 euro
Alboko Harmaila Nagusia – 80 euro
Lehentasunezko Harmaila – 70 euro
Segurtasunezko Hondoa – 60 euro