Athletic Club eta futbol zelai berria
1-Athletic Clubek jakinarazi egin gura du publikoki bere poza gaur, apirilaren 7an, Bilboko Udalak eta…
1-Athletic Clubek jakinarazi egin gura du publikoki bere poza gaur, apirilaren 7an, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak San Mameseko futbol zelai berria eraikitzeko Erakusketa Azokaren lur eremuan.
2-Zuhurtasunez eta beharrezkoa den ixiltasuna gordez eginiko lanari esker, hasierako zailtasun guztiak gainditu dira. Azkenik, gure klubaren eta gizartearen ordezkari diren instituzioen interesak bat etorri dira proiektu erakargarri hau aurrera eramateko orduan.
3-Bere eskerrona agertu gura die Athletic Clubek Udalari eta Foru Aldundiari etorkizun egitasmoen artean gurea bezain sustraiturik dagoen erakunde baten interesak uztartzen jakiteagatik.
4-Buru-belarri ari da lanean Athletic Club zelai berriarekin lotura duten arlo guztietan (ingenieritza, finantziaketa, bazkide berrien bilketa etab..) Ildo honetan eta instituzioen eskutik, Athletic Clubek informazio guztia jakinaraziko dio iritzi publikoari, ahalik eta denbora gutxienean gauzatzea espero dugun Bilbo, Bizkaia eta Athleticentzat horren liluragarri den egitasmoaren inguruan sortuko diren berrikuntza guztiak.