Athletic Club

Gurpegi: Goiko masailezurrean du haustura

Gurpegi: Goiko masailezurrean du haustura

Carlos Gurpegi: Eskanerra egin zaio gaur goizean eta bertan goiko masailezurrean haustura antzeman zaio. Zauria…

Carlos Gurpegi: Eskanerra egin zaio gaur goizean eta bertan goiko masailezurrean haustura antzeman zaio. Zauria konpontzeko ebakuntza izango da beharrezko eta gaur astelehenean, apirilaren 10ean, arratsaldeko azken orduan egingo zaio. Lau eta sei astebeteko baja pairatu beharko du.

Luis Prieto: Enzefalo-buruezur traumatismo arina. Ez da entrenatu. Hobera doa eta asteazkenean taldearekin bat egingo duelakoan gaude.

Joseba Etxeberria: Gihar-lesioa eskuin hankako bizeps femoralean. Ez da entrenatu eta froga osagarriak egingo zaizkio.

Unai Expósito: Eskuin hankako soleoan gainkarga. Ez da entrenatu eta froga osagarriak egingo zaizkio.

Athletic Club Zerbitzu Medikoak