Athletic Club

Azken hiru jardunaldietako egutegiaz

Azken hiru jardunaldietako egutegiaz

EEFF jakinarazi dizkigu Ligako azken hiru jardunaldiak jokatzeko dauden aukerak, apirilaren 23an, domekan, bertan behera…

EEFF jakinarazi dizkigu Ligako azken hiru jardunaldiak jokatzeko dauden aukerak, apirilaren 23an, domekan, bertan behera geratu zen Sevilla-Bartzelona partida egutegian sartzeko.

‘1) Sevilla ez bada sailkatzen UEFAko Kopako finalerako, bertan behera geratu zen partida maiatzaren 10ean jokatuko da, egutegi ofiziala lehen bezala mantenduz.

2) evilla eta Bartzelona europar finalak jokatzeko sailkatzen ez badira, bertan behera geratu zen partida maiatzaren 10ean jokatuko da, egutegi ofiziala lehen bezala mantenduz.

3) FC Bartzelona Champions Leagueko finala jokatzeko saialkatzen ez bada, bertan behera geratu zen partidan maiatzaren 3an jokatuko da eta Liga Txapelketako 36, 37 eta 38 jardunaldiak atzeratuko dira, hurrenez hurren, maiatzaren 7an (domeka) 13an (zapatua) eta 16an (martitzena) jokatzeko.

4) Talde biak sailkatzen baldin badira europar finalak jokatzeko, bertan behera geratu zen partida maiatzaren 3an jokatuko da eta arestian aipatu diren jardunaldiak maiatzaren 7an (domekan), 36.; 14an (domekan), la 37.; eta 20an (zapatuan) 38. jardunaldia, azkena.

Azken bi kasuotan FIFAren baimena da beharrezkoa eta, azken finean, behin betiko erabakia hartuko du EEFFk apirilaren 26 eta 27ko europar finalerdietako partidak jokatu ostean’.