Athletic Club

Athletic Cluben eskerrona

Athletic Cluben eskerrona

Athletic Clubek publikoki adierazi gura du bere eskerronik sakon eta sentikorrena bazkide eta zaleek aurtengo…

Athletic Clubek publikoki adierazi gura du bere eskerronik sakon eta sentikorrena bazkide eta zaleek aurtengo denboraldian taldea laguntzeko erakutsi duten jarrera eredugarria San Mamesen bertan eta baita egin diren bidaia guztietan ere.

Futbolean daroagun mende luzeko bizitzan gure klub handia bihurtu duen zerbait bilatu behar bada, hauxe da kide guztiek une zailenetan erakutsi duten batasuna. Ildo honetan jarraitzaileek ederto ulertu dute kirol egoera zailak ahalegin berezia eskatzen zuela taldea sostengatzeko. Ahalegin horretan pazientziaz eta eskuzabaltasunez jardun dute,
Benetako egoera zein zen jakinaren gainean eta baikortasunez barruan daroatena azaltzeko: euren koloreak harrotasunez eroaten dituztena eta Athletic Clubeko kirol filosofia edonon ordezkatatzen dutena. Eskerrik asko!