Athletic Club

Ateak zabalik Garaikur eta Erakusketa Aretoan

Ateak zabalik Garaikur eta Erakusketa Aretoan

Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Aretoaren hirugarren urtemuga dela eta, datozen zapatuan eta domekan, hilaren…

Athletic Clubeko Garaikur eta Erakusketa Aretoaren hirugarren urtemuga dela eta, datozen zapatuan eta domekan, hilaren 13an eta 14an, ateak zabalduko dira zale zurigorri guztientzat eta, beraz, sarrera doan izango da Garaikur eta Erakusketa Aretora eta baita San Mameseko bisitaldietan.

Halaber, maiatzaren 18an, eguenean, Museoen nazioarteko Eguna ospatzen da eta egun hori ospatzearren ateak zabalduko ditra berriro ere eta sarrera doan izango da Garaikur eta Erakusketa Aretora eta baita San Mameseko bisitaldietan.

Hona hemen ordutegia:

Martitzenetik barikura 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.
San Mamesera bisitaldiak: 10:30, 11:30, 12:30, 16:30, 17:30 eta 18:30.
Zapatuak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
San Mamesera bisitaldiak: 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 16:30, 17:30 eta 18:30.
Domekak 10:00etatik 14:00etara.
San Mamesera bisitaldiak: 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30.