Hirugarren janzkera
Athletic Clubek bere elastiko historikoren bat berreskuratuko du 2006-2007 denboraldiko hirugarren janzkera bezala. Elastikoa zuria…
Athletic Clubek bere elastiko historikoren bat berreskuratuko du 2006-2007 denboraldiko hirugarren janzkera bezala. Elastikoa zuria izango da sareko lagunek erabaki zuten web ofizialean 34.599 pertsonek parte hartu zuten bozketan.
Zuria ez da kolore berria Athletic Clubeko historian. Lehen partida ofizialean, Bizkaya izenarekin jokatu zena, kamiseta zuriz jokatu zen. Kolore horrekin 1902ko Kopa eskuratu zen. Janzkera kamiseta zuria, B gorri batekin, eta praka urdinaz osaturik zen.
Janzkera honen ostean, zuriurdina hartu zen ofizialtzat 1902en, zuriak 1910ean ordezkatu zuen arte. Denbora batez zuriurdina zen bigarren janzkera ofiziala.
1910, 20, 30 eta 40ko hamarkadetan urdina baztertu zen Klubeko kolore ofizialetatik, zuria izanik bigarren janzkerarako aukeratu zen bakarra. Adibidez, 1914ko Kopa janzkera zuriz lortu zen.
Hamarkada hauetan eta talde biek kolore berbera janzten zutenean, kamiseta zuria, praka beltza eta galtzerdi beltzak ohial-zerrendekin eramaten ziren. Bitxikeri moduan esan 1944-45 denboraldira arte etxeko taldeak zeraman bigarren janzkera talde biek kolore berbera jantziz gero. Beraz, San Mamesek zuriz ikusi du Athletic jokatzen. Belauste eta Pitxitxiren taldeetatik Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainzaren taldeetaraino, hogeita hamargarren hamarkadako talde txapeldunatik pasatuz (Iraragorri, Bata, Gorostiza…) guztiek “Athleticeko zuria” jantzi dute.
Azkenik, 1947-48, kolore zuria uzten du Athletic Clubek bere bigarren janzkeran eta hasierako zuriurdina hartzen du berriro ere. Konkretuki 1947ko urriaren 17an, Xixongo El Molinonen jokatu zen partidan.