Athletic Club

Botak Benasque eta Tigneserako

Botak Benasque eta Tigneserako

Athletic Club eta CHIRUCA taldea akordiora iritsi dira beharrezkoa den mendi materiala eskuratzeko, oinetako egokiak…

Athletic Club eta CHIRUCA taldea akordiora iritsi dira beharrezkoa den mendi materiala eskuratzeko, oinetako egokiak konkretuki , lehen taldeak Benasquen zein Tignesen egonaldiak behar legez egin ditzan.

CHIRUCA marka CALZADOS FAL S.A. enpresaren barne dago, Errioxako Arnedon kokaturik dagoen enpresa eta 170 pertsonek lan egiten dute 14.000m2ko lantegian. CHIRUCAREN jarduera mendirako eta outdoor botak egitean datza, negu zein udarako.

Gaur egun CHIRUCA mendirako, trekking eta ehizarako boten fabrikazioan marka liderra da. Entseina honek 5 kontinenteetara esportatzen du eta merkatuan %25ko kuota du mendi eta outdoor oinetakoetan.

Jokalariek konkretuki eramango duten bota modeloa, CXT-Trail URNG lerroko Cartago 09 da, oso egokiak mendian egindako entrenamenduetarako eta zelai irregularretarako. Nobucken fabrikatuta, hidrofugaturiko serrajea eta urari aurre egiten dion kordeldun zapata baxu bat da. Gore Tex XCR iragazgaitz forroa erantsita darama, transpirazio bereziarekin, kautxuzko oinpunta sendoa, TPU errefortzuak, Chirucaren itxitura bereziarekin eta segurtasunezko elementu islatzaileak, azken baten, ezin hobea egiten duten hainbat eta hainbat ezaugarri dituen bota bat.