Tigneserako arauak
Athletic Clubeko jokalariek hitz egingo dute hedabideekin uztailaren 16an, domekan, 08:30ean, eta uztailaren 28an, ostiralean,…
Athletic Clubeko jokalariek hitz egingo dute hedabideekin uztailaren 16an, domekan, 08:30ean, eta uztailaren 28an, ostiralean, 13:30ean, Bilboko aireportuan.
Horretaz gainera, honako arauak egongo dira indarrean:
Tignesen bertan
Tignesen bertan egongo diren hedabideek grabaketak edota elkarrizketak egiteko aukera izango dute goizeko lan saioak egin eta gero, aukeratuko dituzten bi jokalariekin uztailaren 18, 20, 22, 23, 24 eta 26an. Uztailaren 27an, balantzeko prentsaurrekoa egingo du Felix Sarriugarte entrenatzaileak.
Bigarren taldetik datozen jokalariek, denak batera, behin hitz egingo dute Tigneseko egonaldian, uztailaren 21eko lan saioaren ostean eta gauza bera egingo dute lehen taldea Lezamara itzultzerakoan.
Arestian aipatzen diren ekitaldietatik at, ez da inolako agerraldirik, ez publikoki ezta pribatuki ere jokalari zein teknikarien aldetik. Eguraldia eta barne antolaketaren arabera aldaketak egon daitezke aipaturiko egitarauan eta Tignesen bertan jakinaraziko dira.
Egotekotan, hedabideek aukera izango dute goiz zein arratsaldeko lan saioak ikusteko Tigneseko futbola zelaian edota Bourg St Mauriceko futbol zelaian.
Horretaz aparte, gainerako ekitaldiak pribatuak izango dira. Tignesen bertan konponduko dira gainerako zalantza guztiak.
Bilbotik
Hedabideek grabaketak edota elkarrizketak egiteko jokalariak eskatu ditzakete uztailaren 18, 20, 24 eta 26an. Bidea telefono deia izango da 699463598 zenbakira (Xabier Fernandez) eta elkarrizketak 12:00etatik 12:45etara egin ahal izango dira zuzenean ala grabaketaren bitartez. Ez da elkarrizketarik egingo aurrez aurretik arestian aipaturiko bidea segitu barik.
Lan saioen eguneroko informazioa Athletic Clubeko web orrialdean egongo da eskura.