
Athletic Club Tignes 2006: Uztailaren 25erako plana
Athletic Club Tignes 2006: Uztailaren 25erako plana
Athletic Clubek lan saioa egingo du Tigneseko futbol zelaian goizez eta mendi ibilaldia arratsaldez. Hasieran…
Athletic Clubek lan saioa egingo du Tigneseko futbol zelaian goizez eta mendi ibilaldia arratsaldez. Hasieran iraupen-eskia zegoen prest, baina La Grande Motte glaziarrean elurra ez dago behar bezalako baldintzetan iraupen-eskia egiteko.
Zurigorriek 09:15ean daukate gozaría, 10:30ean lan saioa, 13:30ean bazkaria, 14:30ean siesta, 17:30ean bi ordu inguruko mendi ibilaldia eta 21:00etan afaria.
Astelehenean gimnasioan egin dute lan zurigorriek, Lafuente, Llorente, Tiko, Aduriz, Dañobeitia eta Amorebietak euren sendatze prozesua futbol zelaian segitu badute ere. Arratsaldez 16 kilometroko ibilaldia egin dute txirrindulaz, Tignes Le Lacetik Tignes Les Breverieseraino eta hortik berriro gora hoteleraino.
Halaber, denboraldiaurrean aldaketa bat egon da, Athletic Clubek Barakaldoren aurka jokatuko baitu Lasesarren abuztuaren 16an, 19:00etatik aurrera. Bestalde, abuztuaren 3an Colonian jokatuko den hirurak bat garaikurra 19:00etan hasiko da.