Athletic Club

Julen Guerreroren eskerrona: Lehen lan saioaren argazkiak

Julen Guerreroren eskerrona: Lehen lan saioaren argazkiak

Dakizuen moduan, pasa den uztailaren 11an prentsaurrekoa eskaini nuen Ibagaineko Jauregian futbola jokatzeari uzteko hartu…

Dakizuen moduan, pasa den uztailaren 11an prentsaurrekoa eskaini nuen Ibagaineko Jauregian futbola jokatzeari uzteko hartu nuen erabakiaren berri emoteko eta, bide batez, Athletic Clubeko harrobiko talde baten entrenatzailea izango nintzela adierazteko.

Sentimenduek, uneko emozioak… galerazi zidaten gura nuen guztia hortxe bertan adieraztea. Horregatik agiri hau plazaratzea erabaki dut. Honen bitartez, ahalik eta laburren, saiatuko naiz nire sentzazioak eta eskerrona.

Oro har 24 urte dira jadanik Lezaman eta datuak dena diola uste dut. Zortzi urte nituela sartu nintzen klubean eta atzean geratzen dira lan saio franko, sakrifizio asko eta buru-belarri aritzea club baten alde. Harro nago Athleticen izan dudan ibilbideaz, lortutako garaipenez harro nago, une onetaz, horren onak izan ez diren uneotaz… Athleticekiko fideltasuna ontzat eman nuen eta inoiz ez zait damutu, nire herriko kluba, maite dudan kluba da-eta. Eta ibilbide luze horretan talde askori zor diot eskerrona.

Lehenengo eta behin eskerrik asko, maiuskulaz, egunero maite nauzuenontzat. Zuen babesik gabe ezinezkoa zen ezein gauza lortzea. Katedralak nire izena ahozkatzea errepikaezina eta ikaragarrizko esperientzia da. Bakarra, nire kasuan gertatzen den legez, klub hau txititatik sentitzen duen edonorentzat.
Onarpena ez da hor gelditzen, peñista eta zale zurigorrientzat ere bada, munduko edozein tokitan euren maitasuna helarais didate-eta. Lagunak azken finean, gertu sentitu ditudanak uneoro.

Azken egunotan inoiz baino babestuago sentitu naiz. Zuen maitasun eta estimu keinuek asko lagundu naute. Izugarria da jaso dudan e-posta, eskutitz eta dei kopurua. Eta aurrez aurretik barkamena eskatzen dizuet, hedabideak barne, nahiz eta gustokoa izan, ezinezkoa izan baita denei erantzun egokia ematea. Komunikabideei urte hauetako tratua eskertzen diet era berean.

Eskerrik asko denboraldiz denboraldi aldagelako adiskide izan zarete guztoi, Lezamako eskolan 1982an sartu nintzenetik egun lehen taldean zaudetenoi, guztiekin bat egin baitut zurigorriz aldagelan.

Halaber izan ditudan entrenatzaile gustillo. Nuekan guztia ematen saiatu naiz guztiekin eta guztiengandik esperientziak eta ikasgaiak lortu ditut, zalantza barik, etorkizunean baliogarriak izango direlakoan.

Era berean, nire onespena eta eskerrona agertu gura diet nire ibilbidean ezagutu ditudan presidente eta zuzendaritza batzako kide guztiei, Athletic Clubarekiko eskaini duten ahalegina eta ardura direla-eta.
Nire oroitzapena eta mirespena normalean argazkian agertzen ez direnentzat, baina jokalarientzat funtsezkoa den lana egiten dutena:
Sendagileak, administratiboak, fisioterapeutak, material arduradunak, masajistak…
Eskerrik asko guztoi.

Eta ez dut amaitu gura nire sendiari tarte berezia eskaini barik, niretzat funtsezko euskarria izan dena. Zorte izugarri dut egunero ondoan izanda.

Nire poztasuna agertu gura dut hasiko dudan etapa berri hau dela-eta. Oraingo honetan, futbolari profesional bezala egin nuen moduan, dudan onena eskainiko dut. Ildo honetan, badoakie nire eskerrona klubeko arduradunei nirengan ipini duten konfiantzarengatik, Athletic Clubeko kirolproiektuaren partaide izateko aukera emanez.

Nire ahalegin eta dedikazio osoa ipiniko dut mahai gainean urte hauetan ikasi dudan guztia gazteei helarazteko, hauek baitira Athletic Club abentura zoragarri honen etorkizuna.

Eskerrik asko!