Athletic Club

Lan saioa Papendalen: Argazkiak

Lan saioa Papendalen: Argazkiak

Lan saioa egin du Athletic Clubeko lehen taldeak Papendalen lanerako laguntzen zuen eguraldiarekin, hodei batzuk…

Lan saioa egin du Athletic Clubeko lehen taldeak Papendalen lanerako laguntzen zuen eguraldiarekin, hodei batzuk zeruan eta 18 gradu. Hamaiketan hitzaldia eskaini die jokalariei Felix Sarriugarte entrenatzaileak zelai erdian ariketa fisikoak, lasterka iraunkorra eta luzapenak egin baino lehen. Lan saioa 12:20ean amaitu da.

Mikel Dañobeitia eta Joseba Garmendia taldetik at aritu dira eta lasterka iraunkorra egin dute Padilla sendagilearen begiradapean. Fernando Amorebieta hotelean geratu da fisioterapia jasotzen, kolpea jaso baitzuen eskuin berna-hezurrean Middlesbroughen aurkako lagunarteko partidan.

Lan saio berri bat egingo du Athletic Clubeko lehen taldeak gaur 18:00etan Papendalen.