Athletic Club

Juan Ignacio Onaindia hil da, Bilbao Athleticeko ordezkaria zena

Juan Ignacio Onaindia hil da, Bilbao Athleticeko ordezkaria zena

Juan Ignacio Onaindiak utzi egin gaitu. Pedro Aurtenetxe eta Jose Maria Arrateren agintaldietan zuzendaritza batzordean…

Juan Ignacio Onaindiak utzi egin gaitu. Pedro Aurtenetxe eta Jose Maria Arrateren agintaldietan zuzendaritza batzordean izan zena pasa den abuztuak 6an, igandean, bere etxebizitzan hil zen 66 urte zituela bihotzeko baten ondorioz. Fernando Lamikiz Athletic Clubeko presidentea denetik, Juan Ignacio Onaindia lehenago betetzen zituen ordezkari lanetara itzulita zegoen Bilbao Athleticen.

Onaindiak, 8 urtez Pedro Aurtenetxeren zuzendaritza batzordean izandakoak eta beste 7 Jose Maria Arraterekin egondakoak pasa den larunbatean bidaia egin zuen zuen azkenekoz taldearekin batera Amorebietaren aurka jokatu zuten aurredenboraldiko partidarako.

Azkeneko denboraldian lehenengo taldeko entrenatzailea den Felix Sarriugarterekin batera egon zen Bilbao Athleticen. Zaldibarreko entrenatzaileak biziki penaturik Athletic Clubek Rot-Weissen aurka lortutako garaipena eskeini nahi izan zion. Partidaren bukaeran adierazi zuen, ‘guztiok maite genuen adiskide min bat zen, ehuneko ehunean Athleticeko pertsona bat’.

Juan Ignacioren aldeko hileta elizkizuna Gernikako Santa Maria elizan izango da gaur arratsaldeko 19:00etan.

Familia zurigorriak bere dolumin sakonena eta elkartasuna azaldu nahi dizkie senitartekoei, lagunei eta hurbilekoenei. Goian bego, Juan Ignacio Onaindia.