Athletic Club

Hirugarren janzkera berriaren aurkezpena

Hirugarren janzkera berriaren aurkezpena

Hirugarren janzkera berriaren aurkezpena abuztuaren 10ean, eguenean, izan da Lezaman goizeko lan saioaren ostean. DATU…

Hirugarren janzkera berriaren aurkezpena abuztuaren 10ean, eguenean, izan da Lezaman goizeko lan saioaren ostean.

DATU HISTORIKOAK

Zuria ez da kolore berria Athletic Clubeko historian. Lehen partida ofizialean, “Bizcaya” izenarekin jokatu zena, kamiseta zuriz jokatu zen. Kolore horrekin 1902ko Kopa eskuratu zen. Janzkera kamiseta zuria eta praka urdinaz osaturik zen.

Janzkera honen ostean, zuriurdina hartu zen ofizialtzat 1902en, zuriak 1910ean ordezkatu zuen arte. Denbora batez zuriurdina zen bigarren janzkera ofiziala. 1910, 20, 30 eta 40ko hamarkadetan urdina baztertu zen Klubeko kolore ofizialetatik, zuria izanik bigarren janzkerarako aukeratu zen bakarra. Adibidez, 1914ko Kopa janzkera zuriz lortu zen.

Hamarkada hauetan eta talde biek kolore berbera janzten zutenean, kamiseta zuria, praka beltza eta galtzerdi beltzak ohial-zerrendekin eramaten ziren. Bitxikeri moduan esan 1944-45 denboraldira arte etxeko taldeak zeraman bigarren janzkera talde biek kolore berbera jantziz gero. Beraz, San Mamesek zuriz ikusi du Athletic jokatzen. Belauste eta Pitxitxiren taldeetatik Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainzaren taldeetaraino, hogeita hamargarren hamarkadako talde txapeldunatik pasatuz (Iraragorri, Bata, Gorostiza…) guztiek”Athleticeko zuria”jantzi dute.

Azkenik, 1947-48, kolore zuria uzten du Athletic Clubek bere bigarren janzkeran eta hasierako zuriurdina hartzen du berriro ere. Konkretuki 1947ko urriaren 17an, Xixongo El Molinonen jokatu zen partidan.

EKIPAZIO BERRIAREN DISEINU ELEMENTUAK

Datozen hiru denboraldietan Athletic Clubeko hirugarren janzkera elastiko zuria, praka zuriak eta galtzerdi gorriak izango dira. Kamisetan barne 12 elementu garrantzitsu aurkitzen ditugu. Elastiko guztietan erabiltzen diren osagai arruntak alde batetik, erosotasuna emango dieten elementu berriak bestalde eta beste janzkerengandik desberdindu eta kamiseta historikoa bihurtuko duten elementuak ezarri zaizkio.

1) Athletic Club markaren logoa.
2) Armarri ofiziala.
3) LFPko logoa.
4) Sublimazio teknikaz erantsitako barne etiketa, barne etiketa arrunten bordatuek egin ditzaken edozein fereka saihestuz.
5) Alboan kokaturiko kanpo etiketa zuri gorria, markan logoaz eta Athletic Club letraz bordatua.
6) Etiketa ofiziala elastikoaren barnealdean aurre partean ezarria.
7) Xehetasun gorriak mahuka eta lepoaldeko alde batzuetan.
8) Xehetasun berdeak lepoaldean, mahuka eta kamisetaren behealdean.
9) Zenbakiak eta letrak hutsuneak agertzen dituzte eta jokalarien izenak letra xehetan idatziko dira.
10) Ezker mahukan Athletic Clubaren historiako lehen armarria erantsi zaio.
11) Athletic Clubaren bandera ikurrinarekin bateratu da.
12) Athletic Clubeko lehiaketa ofizialetan parte hartu duten 536 jokalarien izenak.

Osagai hauek bateratuta ez dute futbol janzkera soil bat osatzen. Janzkera honetan, Athletic Clubeko lehen ezkututik gaur eguneko armarri ofizialera heltzen gara. Bi elementu hauen artean Clubeko arima sortzen duten hainbat jokalarien belaunaldi ikus ditzakegu, guztira 536 jokalari, armarri berri bat osatuz. Kolore zuria, berdea eta gorriarekin 2 bandera bat eginda , tradizio eta sentimenduz betetako ikur berri bat sortzen dute.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Athletic Club markak kalitatea du premiazkoa eta hau salmentan dauden kamisetetan ikus dezakegu, hauek ez bait dira kopia hutsak, originalak baizik, hau da, jokalariek jokorako erabiltzen dituzten arropa berberak dira.

Ehuna azken teknikekin garatu da. Kamisetaren elastikotasuna “Dupon” materialak ematen dio. Hezetasuna kanporatuz gorputza lehor eta fresko mantentzen du. Horrela oroz gaineko erosotasuna lortzen da.

FOILTEX enpresak egindako letra eta zenbaki berriak aurkezten dira berri bezala. Letrak eta zenbakiak hutsuneak izango dituzte eta letra xehetan idatziko dira izenak. Athletic Clubek laugarren urtez berritu dio lizentzia Foiltex enpresari.

Aipamen berezi bat merezi dute elastikoa egin duen enpresa TRANSFER SPORT eta ehunaren arduradun izan den CHABIRTEX enpresak.

Kamiseta berriak gaurtik aurrera (06/08/10) Athletic Clubeko denda ofizialetan salmentan aurki ditzakezue.