Athletic Club

Evertonek 0 Athletic Clubek 1: argazkiak

Evertonek 0 Athletic Clubek 1: argazkiak

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Evertonen aurka: 13 Aranzubia, 3 Casas, 4 Ustaritz, 6…

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Evertonen aurka: 13 Aranzubia, 3 Casas, 4 Ustaritz, 6 Sarriegi, 10 Yeste, 11 Gabilondo, 15 Iraola, 16 Orbaiz, 17 Etxeberria, 19 Murillo eta 23 Aduriz.

Aulkian 1 Lafuente, 2 Expósito, 5 Amorebieta, 8 Javi Martínez, 9 Llorente, 14 Prieto, 20 Urzaiz, 24 Iturriaga eta 25 Beñat egon dira.

Everton: Howard, Naysmith, Yobo, Arteta, Johnson, Beattie, Davies, Lescott, Cahill, Neville eta Osman. Aulkian Wright, van der Meyde, McFadden, Kilbane, Stubbs, Pistone, Carsley eta Anichebe egon dira.

Epailea Riley izan da. Marrazainak Graham eta Roberts izan dira.
Goodison Park, 22.000 ikusle.

(16′) 0-1 Adurizek gola lortu du Iraolaren erdiraketari esker.
(22′) Artetaren erdiraketa Beattiek ezin du errematatu.
(25′) Yesteren erdiraketa, eta Adurizen errematea, buruz, kanpora.
(27′) Johnsonek, langara.
(29′) Yestek falta bat bota du eta Howarrek kornerrera bidali du.
(30′) Cahillek esku-zarta ematen dio Adurizi.
(33′) Jonhsonen jaurtiketa Aranzubiak kornerrera desbideratzen du.
(39′) Txartel horia Beattieri.
(42′) Artetaren erdiraketa eta Osmanen errematea, gora.

ATSEDENA

(46′) Aldaketak: Javi Martinez eta Prieto, Murillo eta Ustaritzen ordez.
(46′) Aldaketak Everton taldean: Stubbs, Carsley eta McFadden, Yobo, Osman eta Beattieren ordez.
(58′) Javi Martinezen jaurtiketa, kanpora.
(60′) Aldaketa: Beñat Joseba Etxeberriaren ordez.
(65′) Aldaketak Evertonen: Wright eta Anichebe, Howard eta Johnsonen ordez.
(65′) Aldaketa: Llorente Adurizen ordez.
(72′) Aldaketa: Iturriaga Yesteren ordez.
(76′) Aldaketa: Amorebieta Casasen ordez.
(77′) Llorenteren jaurtiketa, gora.
(79′) Gabilondoren errematea atezainak desbideratzen du.

AMAIERA