
Tousen hitzaldia Athletic Clubeko teknikarientzat
Tousen hitzaldia Athletic Clubeko teknikarientzat
Julio Tous Fajardok hitzaldia eskaini du gaur Lezaman Athletic Clubeko teknikarientzat. Tous Tenerifen jaio zen…
Julio Tous Fajardok hitzaldia eskaini du gaur Lezaman Athletic Clubeko teknikarientzat. Tous Tenerifen jaio zen 1971ean, SHEEren lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean (1997), bertan doktoregoa eskuratuz 2001. urtean. “Joera berriak indarra eta muskulazioan” liburua argitaratu zuen 1999an eta 2004 eta 2006 urte bitartean doktoregoaren ondoko hainbat egonadli egin du Estokolmoko Karolinska Institutoan. Azken urteotan goi mailako kirolarientzat aholkularitza lana egin du indarraren trebakuntzari dagokionez (Rafael Nadal, Carlos Moya, Espainiako belar-hockeyaren selekzioa, FC Barcelona ACB, Oporto FC, Liverpool FC, Svetlana Kuznetsova, etab…).
2003-2004 denboraldiaren bigarren partean FC Bartzelonako lehen taldearen prestatzaile fisikoa izan zen, indarraren arloa landuz. Aurtengo denboraldian UC Sampdoriak kontratatu du indarraren entrenamenduaren aholkulari bezala. Bere eginkizunaren muina da indarraren entrenamenduaren metodologia berria ezartzea, kirol-errendimendua hobetzeko eta, bide batez, lesioak gutxitzeko.