
Athletic Club – At. Madrid: Txartel lagapena
Athletic Club – At. Madrid: Txartel lagapena
Klubean jaso dugun sarrera-eskaera ugari dela eta, partida horretara ahalik eta ikusle gehien joan dadin…
Klubean jaso dugun sarrera-eskaera ugari dela eta, partida horretara ahalik eta ikusle gehien joan dadin ahalbidetzearren, Zuzendaritza Batzak, aparteko izaeraz, honakoa erabaki du: edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:
TELEFONOZ
Horrela nahi duten bazkideek, telefonoz egin ahalko dute lagapena, 902 931 800 zenbakira deituta, astelehenetik, hilaren 11a, egueneko, hilaren 14a, 13:00ak arte.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
Prozedura horren bitartez txartela laga gura duten bazkideek jarlekuaren prezioaren erdi garbia kobratu ahalko dute, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan F.C. Barcelona-ren aurkako partidaren txarteldegi ordutegian.
LEIHATILETAN
1. San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2. Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan F.C. Barcelona-ren aurkako partidaren txarteldegi ordutegian.
TXARTELDEGIEN ORDUTEGIA
Hilaren 11,12,13a, 10:00etatik 13:00etara eta 16.30etatik 19:30etara.
Hilaren 14a, 10:00etatik 13:00etara