Athletic Club

Poster berezia egin da San Mamesen

Poster berezia egin da San Mamesen

Gaur astelehen goizean egin da poster bereziaren argazkia San Mamesen. Hasieran euria agertu bada ere,…

Gaur astelehen goizean egin da poster bereziaren argazkia San Mamesen. Hasieran euria agertu bada ere, argazkiaren orduan bostehun pertsona inguru agertu dira argazkian lehen taldeko partaide guztiekin batera inolako arazorik gabe. Argazkia Txomin Saez argazkilariak egin du Moriwase
agentziaren koordinaziopean.
Eskertzekoa da bertaratu diren adin guztietako zale zurigorrien portaera, batzuk oso urrutitik etorriak ere, pazientziaz itxoin baitute jokalariek lan saioa amaitu bitartean. Argazkia egin eta gero, hainbat jokalarik kamiseta oparitu diete parte hartu dutenei.
Ekimen honetan parte hartu ahal izateko BBK eskaini zien aukera bere bezeroei eta Athletic Clubek gauza bera egin zuen web orrialdearen bitartez, 2.000 baino e-posta gehiago jasoz. Argazkian agertzeko zortea izan dutenak póster bana jasoko dute. BBK-ren bitartez egin dutena hemendik hiru astetara jaso ahal izango dute izena eman zuten bulegoetan. Athletic Clubeko web orrialdearen bitartez tokia lortu dutenen kasuan noiz eta nola jaso ahal izango denaren abisua jasoko dute
e-postaz.