Athletic Club

Zuzendaritza Batzaren oharra

Zuzendaritza Batzaren oharra

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak haurnasketa prozesua amaitu du. Mahai gainean egon dira soilik gaurko eta…

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak haurnasketa prozesua amaitu du. Mahai gainean egon dira soilik gaurko eta etorkizunezko aukerarik onenak gure erakundeari begira.

Hedabideen jakingura eta egunotan egin duten ahalegina ulertzen dugunarren, zera hau hartzen dugu egokitzat: bazkideei gure erabakia jakinaraztea biharko ohiko batzar nagusian, horixe baita Clubeko organurik gorena.

Halaber, azken egunotako eztabaida eta azken erabakia partaide guztien ardura instituzionalaren ildotik hartu dela adierazu gura du zuzendaritza batza honek, guztiontzako sakrifizio handia suposatu duela kontuan hartuta.

Azkenik, hartu dugun erabakiak azken egunotan bizi izan dugun egoera nahazpilatsuari amaiera emango diola espero dugu, Athletic Club baita kalteturik suertatzen den bakarra.