Athletic Club

Athletic Clubek 4 Espanyolek 1: argazkiak

Athletic Clubek 4 Espanyolek 1: argazkiak

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Espanyolen aurka: Ainhoa, Uriagereka, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru,…

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Espanyolen aurka: Ainhoa, Uriagereka, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru, Tzibi, A.Olabarrieta, Ibarra, Erika eta Eba. Aulkian María, L.Zabala, I.Murua, Jessi, Zarate, Maider eta Lorena egon dira.

Espanyol: Cristina, Ane, Miriam, Lara, Noemí, Carol, Marta Cubí, Adriana, Sara, Laura Falces eta Natalia. Aulkian Dolors, Aida, Raquel, Dévora eta Nuria egon dira.

Epailea De Burgos Bengoetxea izan da.

1.500 ikusle. Palkoan Ana Urquijo, presidentea, eta Juan Manuel Delgado eta Iñaki Villanueva, Zuzendaritza Batzaren kideak, egon dira.

(13′) Espanyolek bi jaurtiketa langara bota ditu.
(15′) Vanessak falta bat ateratzen du, langara.
(23′) Ibarraren jaurtiketa, kanpora.
(24′) Gururen erdiraketa, eta Ebak gora jaurtitzen du.
(29′) Erikaren errematea, zutoinera.
(37′) Gururen jaurtiketa, kanpora.
(40′) Gururen jaurtiketa, berriro, kanpora.
(43′) Txartel horia Laura Falcesi.

(49′) Txartel horia Vanessari.
(50′) 1-0 Erikak, banako jokaldian.
(54′) Txartel horia Nataliari.
(56′) Ibarraren jaurtiketa Cristinak kornerrera desbideratzen du.
(57′) Aldaketa Espanyolen: Raquel Lararen ordez.
(60′) Erikak, bakar-bakarrik, kanpora bidali du.
(61′) 2-0. Erikak baloia gurutzatzen du.
(62′) Aldaketa Espanyolen: Aida Laura Falcesen ordez.
(66′) 2-1. Marta Cubiren gola.
(73′) 3-1. Ibarraren gola, Cristinaren hutsa aprobetxatuz.
(74′) Aldaketa Athleticen: I.Murua Gururen ordez.
(75′) Aldaketa Athleticen: Zarate Ebaren ordez.
(80′) Espanyolen jaurtiketa, gora.
(83′) Aldaketa Athleticen: Leire Zabala Uriagerekaren ordez.
(85′) Espanyolen atzelari batek ate azpitik ateratzen du baloia.
(89′) 4-1. Ibarraren pasea eta I.Muruaren gola.
(90′) Aldaketa Athleticen: Jessi Erikaren ordez.

(Argazkiak: Niko)