Athletic Club

Pueblak 2 Athletic Clubek 1. Helegitea. Argazkiak.

Pueblak 2 Athletic Clubek 1. Helegitea. Argazkiak.

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Pueblaren aurka: Ainhoa, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru, Tzibi,…

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Pueblaren aurka: Ainhoa, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru, Tzibi, A.Olabarrieta, Ibarra, Zuriñe, Erika eta Eba. Aulkian María, Uriagereka, L.Zabala, I.Murua, Jessi, Zarate eta Lorena egon dira.

Puebla: Meli, Mª Ángeles, Sonia, Conchi, Tamara, Alba, Bea Aza, Marta, Mari José, Priscila eta Vanessa. Aulkian Esther, María Luisa, Sole, Ana Belén, Ana eta Cristina egon dira.

Epailea Olivera Vázquez (Extremadura) izan da.

(15′) A.Olabarrietaren jaurtiketa Melik gelditzen du.
(28′) 0-1. Vanessaren pasea eta Erikak gola lortzen du.
(40′) 1-1. Conchik korner bat errematatzen du.
(41′) 2-1. Mari Josek, falta jaurtiketan gola egiten du.

(47′) Mari Joseren jaurtiketa Ainhoak desbideratzen du.
(62′) Guruk korner bat ateratzen du, Tzibik errematea egiten du eta atezainak kornerrera desbideratzen du.
(63′) Guruk korner bat ateratzen du, Tzibik berriro errematea egiten du eta Melik gelditzen du baloia.
(64′) Aldaketa Athletic Cluben: I.Murua Gururen ordez.
(69′) Aldaketa Pueblan: Ana Belen Bea Azaren ordez.
(71′) Txartel horia Maria Angelesi.
(74′) Ebaren errematea atezainak gelditzen du, baloia zutoinera doa eta berriro Ebak errematatzen du, baina Melik gelditzen du baloia.
(77′) Tzibik korner bat errematatzen du eta Melik geldiketa bikaina egiten du.
(79′) Aldaketa Pueblan: Cecilia Maria Angelesen ordez.
(84′) Aldaketa Pueblan: Sole Albaren ordez.

Pueblako 14 zenbakiduna, Cecilia, ez dago partidaren aktan inskribatuta, beraz Pueblak behar ez bezalako hamaikakorik aurkeztu duela uste du Athletic Clubek.