
Zuzendaritza Batzak jorratu dituen gaiak
Zuzendaritza Batzak jorratu dituen gaiak
Athletic Clubeko Zuzendaritza batzak honako gaiak jorratu ditu gaur urriaren 11an Ibaiganeko Jauregian ordu t’erdiz…
Athletic Clubeko Zuzendaritza batzak honako gaiak jorratu ditu gaur urriaren 11an Ibaiganeko Jauregian ordu t’erdiz egin duen ohiko bileran:
-Juan Manuel Delgado zuzendaritza batzako kidea emakumezkoen taldeko presidentea izendatu da.
-Fundacion Athletic Club Fundazioan egin diren eta egiteke dauden ekintzak aztertu dira. Besteak beste, Zuzendaritza Batzaren egitura berria dela-eta, aldatu egingo dira Fundazioaren Patronatoan dauden Athletic Clubeko kideen izenak.
-Javier Gonzalez jokalariak prentsaurreko batean egin zituen adierazpenak aztertu dira.
-Ana Urkijo presidenteak azken egunotan egin diren prentsa agerraldiak errepasatu ditu.
-Reus eta Tarragonara lehen taldearekin batera bidaiatuko den Zuzendaritza Batzaren ordezkaritza zehaztu da. Konkretuki Ana Urkijo presidentea, Juan Carlos Ercoreca eta Fermin Palomar presidenteordeak eta baita Iñaki Villanueva, Iñaki Arrate eta Begoña Oraa zuzendaritza batzako kideak joango dira. Ordezkaritza bat present egongo da Peña Alcossebrek bere hamargarren urteurrena dela-eta egiten dituen ekitaldietan, zehazki larunbatean, urriaren 14an, 20:30ean.