Gimnastic-Athletic Club: Sarrerak agortu dira
Kluba

Gimnastic-Athletic Club: Sarrerak agortu dira

Tarragonako Gimnastic-Athletic Club partidarako sarrerak agortu dira jada. Nou Estadiko hamabost mila pertsonentzako jesarlekuak beteko…

Athletic Club
Athletic Club
2006ko urr. 15a

Tarragonako Gimnastic-Athletic Club partidarako sarrerak agortu dira jada. Nou Estadiko hamabost mila pertsonentzako jesarlekuak beteko dira (12.000 inguru Nasticen bazkideak) eta asko izango dira gure taldea animatzera bertaratuko direnak, sarreren eskariak horrela adierazten du eta. Soropila apur bat gogorra dago, baina jokatzeko ondo dirudi.

Zurigorriek 09:30ean gosaldu dute, hitzaldi teknikoa izan dute 11:30ean eta 12:30ean bazkaldu dute, Tarragonarako bidea 15:00etan hartuko dutelarik. Gaurko partida bigarren janzkerarekin, hau da beltzez, jokatuko du Athletic Clubek.

Etxekoen aldetik, lan saio arina, ordubetekoa, egin dute 10:30etatik aurrera eta horren ostean honako deialdia eskaini du Luis Cesar entrenatzaileak: Ruben Perez, Bizzarri (atezainak) Ruz, David Garcia, Matellan, Caceres, Llera, Abel, Merino, Campano, Juan, Morales, Gil, Pinilla, Ismael, David Cuellar, Makukula eta Portillo.

+
Informazio gehigarria