Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Luis Prieto: Eskuin hankako aduktor ertainean lesio miofibrilarra. Erresonantzia Magnetikoa egingo zaio bihar Celtaren aurkako…

Luis Prieto: Eskuin hankako aduktor ertainean lesio miofibrilarra. Erresonantzia Magnetikoa egingo zaio bihar Celtaren aurkako leían jokalariak sufritu zuen lesioa aztertzeko. Horren ondorioz jokatzeari utzi behar izan zion.

Roberto Martinez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Sendatze prozesuarekin segitzen du gimansioan (fisioterapia, muskulazioa eta abar…)

Ustaritz Aldekoaotalora: Bat graduko miofibrilar haustura ezker hankako adduktore ertainean.

Pablo Orbaiz: Ezker belauneko alboko barne lotailuaren zartadura arina.
Hobera doaz biak.

Joseba Garmendia: Ezker adduktoreetan gainkarga. Pasa den ostiralean berraztertu zen bere zauria Erresonantzia Magnetikoaren bitartez berriro ondoeza sentitu ostean. Lasio arina antzeman zaio eta horrek gainerakoekin bat egitea oztopatzen du.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK