Athletic Club

Kide berriak Athletic Club Fundazioan

Kide berriak Athletic Club Fundazioan

Urrian enpresa batzuk Athletic Club Fundazioaren kide bihurtu dira ala berritu dute lehendik zeukaten atxekimendua….

Urrian enpresa batzuk Athletic Club Fundazioaren kide bihurtu dira ala berritu dute lehendik zeukaten atxekimendua. Horrela, Arquipro, Canteras Elejalde, Ilustre Colegio de Abogados de Bizkaia, Tecoplas, I.A.C. ( Inspección, Auditoría y Certificación ), TISA, Aurtenetxea, I.M.Q. eta Willis Aseguruak, Fundazioaren helburuekin bat egiten dute.

Jon Zapirain Bilbao, Athletic Club Fundazioaren koordinatzaile orokorra eta Maria Jesus Idigoras, Athletic Fundazioaren Enpresen Klubaren koordinatzaile orokorra, izan dira sinaduraren ekitaldia aurkeztu dutenak.

Ana Urkijo, Athletic Club Fundazioaren presidentea, izan da kide berriekin kontratuak sinatu dituena.

Hurrengo kide berrien sinadura azaroaren azkenengo astean ospatuko da.