Athletic Club

Aduriz, zartadura arina orkatilan

Aduriz, zartadura arina orkatilan

Aritz Aduriz: Eskuin orkatilako alboko lotailuan zartadura arina. Hantura duenez gero, atsedenean dago eta fisioterapia…

Aritz Aduriz: Eskuin orkatilako alboko lotailuan zartadura arina. Hantura duenez gero, atsedenean dago eta fisioterapia jasotzen du.

Josu Sarriegi, Fernando Amorebieta, Fran Yeste: Sendatze lana egin dute gimnasioan.

Roberto Martinez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Sendatze prozesuarekin segitzen du gimnasioan ebakuntzaren atarian (bizikleta, muskulazioa…) .

Joseba Garmendia: Ezker adduktoreetan gainkarga. Lan gehiago egiten du gimnasioan eta bizikletan eta fisioterapia jasotzen du.

Ustaritz Aldekoaotalora: Bat graduko miofibrilar haustura ezker hankako adduktore ertainean.
Pablo Orbaiz: Ezker belauneko alboko barne lotailuaren zartadura arina.
Jokalari biek gero eta lan gehiago egiten dute aste honetan alta jasotzeko.

Luis Prieto: Eskuin hankako aduktor ertainean lesio miofibrilarra. Hobera doa eta lasterka iraunkorra egiteari ekin dio.

Dani Aranzubia: Tendinitis zorrotza eskuin belaunezurraren tendoian. Atseden erlatiboan dago eta fisioterapia jasotzen du.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK