Athletic Club

Zubiaurre auzia: Entzun prentsaurrekoa

Zubiaurre auzia: Entzun prentsaurrekoa

Athletic Clubek prentsaurrekoa eskaini du azaroaren 6an, astelehenean, 17:00etan Ibaiganeko prentsa aretoan, Iban Zubiaurre jokalariaren…

Athletic Clubek prentsaurrekoa eskaini du azaroaren 6an, astelehenean, 17:00etan Ibaiganeko prentsa aretoan, Iban Zubiaurre jokalariaren inguruko egoerari buruz hitz egiteko.

Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaia ezagutu eta gero eta baita ere Auzitegi gorenean ezarritako helegiteak direla eta, Athletic Clubek bere iritzia eskaini du eta, era berean, auziaren inguruko gertakizun guztiak argitu ditu eta etorkizunari begira dituen asmoak azaldu ere.

Agerraldian, Ana Urquijo presidentea, Juan Carlos Ercoreca presidenteordea, eta Carlos Suarez abokatua present egon dira.

Ana Urkijo presidenteak zerau esan du: “Presidente izateak ez du derrigorrez suposatzen etengabeko presentzia izatea hedabideetan eta tentuz ibiltzeak presidentziaren eraginkortasuna ahalbideratzen du, gaiak lasaitasunez aztertuz eta ekar ditzakeen ondorioak neurtuz. Jakin badakit, oso ongi gainera, galdetzea eta ikertzea direla kazetarien zeregin nagusiak, iritzi sortzaileak izateaz gainera”.

Carlos Suarez abokatuak zerau azpimarratu du: “Alde postiboa dauka epaiak, klausula hauek gehiegizkoak direla esaten duenean, ez dira legezkoak. Denak ez du balio. Arrazoiak nagusitu behar du eta Zubiaurrek daukan jokatzeko eskubidea errespetatu”. Kontrako aldean adierazi du: “Ezarri den diru kopurua ez dauka inolako justifikaziorik. Athleticek kontuan hartu du betidanik jokalaria aske zela”. Halaber ziurtatu egin du Athletic Clubek fitxa tramitatu dezakela.

Presidenteak osterabe hartu du hitza esateko gure klubek zeukan arazo larria konpondu dela. “Denbora luzez egin dugu lan konponbiderik onena bilatu guran beti ere Athletic Cluben aldetik” esan du eta baita ere “kirolari baten alde jo behar genuela, urte bat t’erdiz bere lanbidea egin ezinik Athletic Cluben jokatu gura duelako”.

Juan Carlos Ercoreca presidenteordeak hauxe esan du: “Jatorrizko akordioan 600.000 € gordina jasoko zuen jokalariak denboraldiko, sei urtez, eta 5 milioiko eragina edukiko zuen”. Orain akordioa bestelakoa da: 2,5 milioi € ordaindu beharko du alde bakoitzak, hau da diru zigorraren %50a, eta Zubiaurreri zortzi denboraldiko kontratua egingo zaio, partida kopuru bat jokatzeagatik nolabaiteko sariez gain, batez ere jokalarien motibazioa pizteko”.
Kontratuen urte guztien artean banatuko da kopurua, kontu-irizpideak segituz. “Gertakizunen bilakaerak argi eta garbi erakutsi digu asmatu egin genuela aurtengo aurrekontuetan diru kopuru hori ez sartzean”, gehitu du Ercorekak.

Azkenik, Ana Urkijok publikoki adierazi du harreman ofizialak eten egiten direla Real Sociedadeko Administrazio Kontseiluarekin Athletic Clubeko bazkidego zein zalegoaren nahia bereganatuz. Arrazoiak? Real Sociedadeko jarrera jokalariarekiko, 30 milioi eurokoa ez den beste diru kopuruaz ez negoziatzeko jarrera, jokalaria beste talde batekin entrenatzeko edota jokazeko Realak emandako ezezkoa eta azkenaldian jokalariaren fitxa ez tramitatzeko ahaleginak.

Prentsaurrekoa entzun ezazu