Athletic Club

Athletic Club Palman dago

Athletic Club Palman dago

partida jokatzeko. Hegaldia 17:15ean hartu dute zurigorriek eta ordubeteko bidaiaren ostean Palmako aireportura heldu dira,…

partida jokatzeko. Hegaldia 17:15ean hartu dute zurigorriek eta ordubeteko bidaiaren ostean Palmako aireportura heldu dira, zale batzuk zain zeudelarik taldearekin etorri direnekin bat eginez. Hortxe jakin izan du espedizioak Gabilondori partida bateko zigorra ezarri diola Lehiaketa Batzordeak. Beraz, geratzen diren beste 18ren artean aukeratu beharko du Felix Sarriugarte azken zerrenda.

Aireportutik autobusez abiatu dira Nixe Palace Hotelera, baina autobidean gertatu den auto istripua dela medio, ez dira zortzirak arte heldu. Afaria 20:45etarako dago prest. Palman eguraldia ona da eta 18 graduko hotz-beroa dago.