Athletic Club

Normaltasuna Palmako lan saioan

Normaltasuna Palmako lan saioan

Normaltasunez egin du partidaren osteko lan saioa Athletic Clubeko lehen taldeak Antonio Asensio kirol instalazioetan….

Normaltasunez egin du partidaren osteko lan saioa Athletic Clubeko lehen taldeak Antonio Asensio kirol instalazioetan. Atzo jokatu zutenek lan gutxiago egin dute gainerakoekin alderatuz. Gauzak horrela Alcalde, Amorebieta, Aduriz, Javi Martinez eta Gabilondo denbora gehiagoz trebatu dira. Ostean Joseba Etxeberriak hitz egin du prentsa aretoan. Lan saioa ikusteko asko izan dira bertaratu diren zale zurigorriak.

Espedizioa 13:45ean bazkaldu du eta 17:15ean irtengo da hoteletik aireporturantz, 19:00etan Valentziarako hegaldia hartzeko.