Sarriugarte: ‘Taldea erreakzionatzeko prest dago’

Sarriugarte: ‘Taldea erreakzionatzeko prest dago’

Partida aurreko prentsaurrekoa eskaini du Felix Sarriugarte entrenatzaileak. Bertan zerau esan du: “Taldea erreakzionatzeko prest…

Athletic Club
Athletic Club
2006ko aza. 10a

Partida aurreko prentsaurrekoa eskaini du Felix Sarriugarte entrenatzaileak. Bertan zerau esan du: “Taldea erreakzionatzeko prest dago, inoiz baino batuago eta Valentziari erantzuna emateko prest” eta arerioa “kalitate handiko taldea da, lantalde ona daukana eta aulki luzea duena. Argüí dauka nola jokatu, kontuan hartzeko etsaia azken finean”.

Taldeak behar duenari buruz beheko postuetatik alde egiteko hona hemen bere iritzia: “Gauzak hobetu behar ditugu, baina burua ipintzen ari gara egoera aurrera ateratzeko. Argi dago faktore askok eragina dutena, ez da gauza bakarra, baina erori ostean altxatuko da taldea”.

Iraolak eta Sarriegik utzi dute lan saioa. “Andoni lesionatu da, arazoak izan ditu azken lan saioan eta Josuk ere arazoak izan ditu. Ea bihar jokatzeko moduan dauden, Josu gutxienez”.

Ea bere lana eta bere postua zalantzan dauden galdetu diotenean horrela erantzun du: “Zalantzan egotea da hedabideen aldetik datorren gaia eta ez Palman galtzeagatik, baizik eta lehen egunetik datorrena eta horrekin bizi gara, baina ez gaitu behartzen hasieratik datorrelako”.

Pertsonalki, zerau gehitu du Sarriugartek: “Zalantzan ipini nauzue, maila ezberdinetan, nitaz egin duzue berba nire izaeragatik eta nire erabakiek nire nortasunaren isla dira. Biguna naizela esan duzue. Futbolaz gura duzuen eztabaida guztia egin daiteke, baina nire izaerari buruzko manipulaziorik ez dut onartzen, biguna naizelaren idea hedatuz edo ibili zaretelako. Ezagutzen nauzue, Bilbokoak behinin behin eta batzurekin lan ere egin dudalako”.

+
Informazio gehigarria