Athletic Club

Valentzia-Athletic Club: Hamaikakoak

Valentzia-Athletic Club: Hamaikakoak

Athletic Clubek Lafuente; Murillo, Ustaritz, Sarriegi, Exposito; Orbaiz, Javi Martinez; Aduriz, Yeste, Gabilondo eta Urzaiz…

Athletic Clubek Lafuente; Murillo, Ustaritz, Sarriegi, Exposito; Orbaiz, Javi Martinez; Aduriz, Yeste, Gabilondo eta Urzaiz zelairatuko ditu hasieratik. Aulkian Alcalde, Dañobeitia, Amorebieta, Llorente, Etxeberria, Iturriaga eta Casas egongo dira. Iraola geratu da deialditik at.

Valentziak honako hamaikakoa zelairatuko du: Cañizares; Miguel, David Navarro, Ayala; Cerra; Albiol, Edu; Joaquin, Silva, Villa; eta Morientes. Aulkian Butelle, Angulo, Vicente, Baraja, Tavano, Hugo Viana eta Curro Torres egongo dira. Jorge Lopez eta Pallardo geratu dira deialtik at.
Epailea Mejuto Gonzalez izango da.

Goizean zurigorriak Mestalla bisitatu dute 11:30ean eta baieztatu dute soropilaren egoera ez zela oso ona, behar bada azken egunetako euriteak direla eta. Ostean, 14:00etan, bazkaldu dute hotelean eta askariaren ostean hitzaldi taktikoa eman du Felix Sarriugarte entrenatzaileak. Arratsaldeko zortzi t’erdietan heldu dira Mestallara, hortik gutxira epaileak eta Valentziako jokalariak.