Athletic Club

Zubiaurreri azterketa medikoa

Zubiaurreri azterketa medikoa

Hainbat froga fisiko egin dizkiote gaur Iban Zubiaurre jokalariari Lezamako instalazioak bisitatu eta gero Padilla…

Hainbat froga fisiko egin dizkiote gaur Iban Zubiaurre jokalariari Lezamako instalazioak bisitatu eta gero Padilla eta Angulo sendagileen eskutik. Ostean Doppler elektrokardiograma egin diote eta baita gehienezko ahalegina tapiz errodatzailearen gainean egin diote Bilboko Guimon eritetxean, Txema Castaños kardiologiako sendagilearen eskutik. Horrek Iban Zubiaurreren erantzun ona azpimarratu du, inolako gaitz kardiobaskularra ikusi barik.
Bihar beste azterketa batzuk egingo zaizkio jokalariari bere egoera fisiko orokorra baloratzeko eta hurrengo lan saioak antolatzeko.