Athletic Club

Espanyol-Athletic Club: Hamaikakoak

Espanyol-Athletic Club: Hamaikakoak

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Lafuente; Murillo, Ustaritz, Sarriegi, Exposito; Javi Martinez, Orbaiz; Aduriz,…

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Lafuente; Murillo, Ustaritz, Sarriegi, Exposito; Javi Martinez, Orbaiz; Aduriz, Yeste, Gabilondo; eta Urzaiz. Aulkian Aranzubia, Dañobeitia, Etxeberria, Llorente, Iturriaga, Casas eta Prieto egongo dira.

Espanyolek honako hamaikakoa zelairatuko du: Kameni; Zabaleta, Torrejón, Jarque, Chica; De la Peña, Moisés; Rufete, Luis Garcia, Riera; eta Tamudo. Aulkian Iraizoz, Lacruz, Pandiani, Velasco, Fredson, Moha eta Coro.

Fernández Borbalan izango da epailea.

Athletic Clubeko espedizioak 11:30an izan du hitzaldi teknikoa eta 12:30ean bazkaria, 15:20ean heldu da Lluis Companys futbol zelaira eta Espanyolen dauden teknikari ohiak, Ernesto Valverde, Gontzal Abando, Jon Aspiazu eta Mari Lacruz bezala, agurtu eta gero aldageletara abiatu dira.

Hogei graduko temperatura dago, eguzkipean beroaren eragina nabaria da, baina partida hasiko denerako ia zelai osoa itzalpean egongo da. Soropila ondo dago eta ordu laurden batez, 16:00etatik 16:15etara ureztatu dute. Zale zurigorrien presentzia espero da.