Jokalari ohiak Alonsotegin
Kluba

Jokalari ohiak Alonsotegin

Athletic Clubeko jokalari ohiek lagunartekoa jokatu dute zapatuan, azaroaren 25ean, 11:15etatik aurrera Barakaldoko beteranoen aurka,…

Athletic Club
Athletic Club
2006ko aza. 25a

Athletic Clubeko jokalari ohiek lagunartekoa jokatu dute zapatuan, azaroaren 25ean, 11:15etatik aurrera Barakaldoko beteranoen aurka, Basteita, Alonsotegiko zelai berriaren inaugurazioa dela medio egin diren ekitaldietan.

Athletic Cluben aldetik honako hauek izango dira parte hartzaileak: Imanol Etxebarria eta Jon Garcia atezainak eta hauekin batera Alkorta, Larrazabal, Ferreira, Estibariz, Aiarza, Lizarralde, ‘Moska’, Luis Fernando, Joseba Agirre, Julen Guerrero, Vidal, Luke, Garay, Fernando Quintanilla ‘Txirri’, Javi Escalza eta Kike Ayucar. Halaber Placido Bilbao, Rafa Dehesa eta Danik jokalari ohiak ordezkatuko dituzte.

+
Informazio gehigarria