Athletic Club

Athletic Clubeko entrenatzaile berria: Argazkiak

Athletic Clubeko entrenatzaile berria: Argazkiak

Athletic Clubek eta Jose Manuel Esnal ‘Mane’k akordioa lortu dute. Horren ondorioz bizkaitar entrenatzaileak Athletic…

Athletic Clubek eta Jose Manuel Esnal ‘Mane’k akordioa lortu dute. Horren ondorioz bizkaitar entrenatzaileak Athletic Clubeko lehen taldea zuzenduko du 2006-2007 denboraldiko amaiera arte.

Talde teknikoa honako hauek ere osatuko dute: Angel Garitano ‘Ondarru’ (bigarren entrenatzailea) Manuel Delgado (prestatzaile fisikoa) eta Carlos Melendez (atezainen entrenatzailea).

Entrenatzailearen aurkezpena, eguaztenean, hilaren 29an, izan da 17:15ean Ibaiganeko prentsa aretoan.

Jose Manuel Esnal Pardo, Mane
Balmaseda (Bizkaia), 1950-III-25

Ibilbidea

Balmaseda (1979-80, 1980-81)
Bizkaiko Gazte Maila Selekzioa (1980-81)
Barakaldo (1980-81, 1981-82)
Sestao (1982-83, 1983-84)
Alavés (1984-85)
Figueres (1985-86, 1986-87)
Bizkaiko Gazte Maila Selekzioa (1987-88)
Lleida (1988-89, 1989-90, 1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1994-95)
Mallorca (1995-96)
Levante (1996-97)
Alavés (1997-98, 1998-99, 1999-00, 2000-01, 2001-02, 2002-03)
Levante (2005-06).

Igoera Lehen Mailara Lleidarekin, Alavesekin eta Levanterekin iazko denboraldian. Igera Bigarren Mailara Figueresekin 85-86 denboraldian.

Bi aldiz sailkatu zen Alavesarekin europar txapelketetarako eta 2001ean UEFAko txapeldun ordea izan zen Alaves taldearekin, finala galduz Liverpoolen aurka luzapenean.