Athletic Club

Real Madrid-Athletic Club: sarrerak

Real Madrid-Athletic Club: sarrerak

Athletic Clubek eguenean, hilaren 30, bazkide eta abonatuentzat sarrerak salgai jarriko ditu, igandean, hilaren 3,…

Athletic Clubek eguenean, hilaren 30, bazkide eta abonatuentzat sarrerak salgai jarriko ditu, igandean, hilaren 3, Santiago Bernabeun jokatuko den partidarako.

Sarrerak San Mameseko txarteldegietan har daitezke, bazkide zein abonatu txartela aurkeztuz. Pertsona eta karnet bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte. Ordutegia honako hau izango da: goizez 10:30etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 19:30etara.

Salgai ipiniko diren sarreren prezioari dagokionez, honako hauek dira Club Real Madrilek ezarritakoak:

Beheko Harmaila-Mendebalde Alboko: 50 euro

Soberako sarrerak barikuan, hilaren 1, 10:30etatik 13:00etara egongo dira publikoarentzat salgai San Mameseko txarteldegietan.