Athletic Club

Athletic Clubek 4 Rayok 0. Argazkiak.

Athletic Clubek 4 Rayok 0. Argazkiak.

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Rayo Vallecanoren aurka: Ainhoa, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru,…

Athletic Clubek honako hamaikakoa aurkeztu du Rayo Vallecanoren aurka: Ainhoa, Vanessa, Marta M., Itziar, Guru, Tzibi, A.Olabarrieta, Ibarra, Zuriñe, Erika eta Eba. Aulkian Uriagereka, L.Zabala, I.Murua, Jessi, Zarate, Lorena eta Andere egon dira.

Rayo Vallecano: Aida, Cobos, Maria, Almudena, Chabe, Melisa, Marieta, Pache, Anita, Marina eta Natalia. Aulkian Alicia, Emma, Vera, Monica eta Vero egon dira.

Epailea Del Bosque izan da eta marrazainak Laviña eta Gonzalez Esteban izan dira.
1.000 ikusle Lezaman.

(4′) Eli Ibarraren jaurtiketa, kanpora.
(11′) Eli Ibarra Gururentzat eta bere jaurtiketa kanpora doa.
(15′) 1-0 Erikaren errematea atezainak desbideratzen du, baina Eli Ibarrak lortzen du gola.
(29′) Ebak jaurtitzen du eta Aidak geldiketa bikaina egiten du.
(30′) A.Olabarrietaren jaurtiketa, gora.
(35′) Berriro Aidaren geldiketa ederra, kornerrera desbideratzen du Eli Ibarraren errematea.
(43′) Ebaren jaurtiketa, zutoinera.
(45′) Berriro Ebak jaurtitzen du, langara.

ATSEDENALDIA

(46′) Aldaketa: Monica Mariaren ordez.
(51′) 2-0. Guruk falta bat ateratzen du Eli Ibarrarentzat eta Eliren jaurtiketa, sareetara.
(67′) Aldaketa: I.Murua A.Olabarrietaren ordez.
(68′) Aldaketa: Lorena Gururen ordez.
(69′) 3-0. Erikaren gola.
(71′) I.Muruaren jaurtiketa eta Aidak gelditzen du baloia.
(74′) Aldaketa: Leire Zabala Tzibiren ordez.
(75′) Zuriñek erdiratzen du eta Ebak, buruz, gora jaurtitzen du.
(78′) Aldaketa: Zarate Itziarren ordez.
(79′) Eli Ibarraren jaurtiketa, kanpora.
(80′) Ebaren errematea, kanpora.
(86′) 4-0. Erikaren gol ederra.
(90′) Ebaren erdiraketa eta I.Muruaren errematea, buruz, zutoinera.

AMAIERA

(Argazkiak: Jose Sampedro eta Niko)