Elkartasun keinua
Kluba

Elkartasun keinua

Athletic Clubek elkartasun keinua erakutsi du gaur A Coruñan esklerosi anizkoitzeko gaixoekiko, hiri honetan egin…

Athletic Club
Athletic Club
2006ko abe. 16a

Athletic Clubek elkartasun keinua erakutsi du gaur A Coruñan esklerosi anizkoitzeko gaixoekiko, hiri honetan egin duten jardunaldiaren barruan. Horretarako argazkia atera dute ‘Asociacion Coruñesa de Esclerose Multiple’aren hainbat gaixo eta sendiekiko. Bertan Ana Urkijo presidentea, Iñaki Villanueva eta Iñaki Arrate zuzendaritza batzako kideak, Daniel Ruiz-Bazan eta Luis Prieto, Joseba Garmendia, Javi Martinez eta Javi Casas jokalariak egon dira.

Bestalde, lehen taldeak paseoa eman du 11:00etan hotelaren inguruan, 13:30ean bazkaldu du, 17:00etarako prest zegoen askaria eta ostean hitzaldi taktikoa, 18:15ean Riazor futbol zelairantz abiatu baino lehen. Une honetan euria ari du A Coruñan.

+
Informazio gehigarria