Jokalariaren egoera
Roberto Martínez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Bizikletaz eta igerilekuan ekin dio lanari…
Roberto Martínez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura. Bizikletaz eta igerilekuan ekin dio lanari eta fisioterapia jasotzen du.
Ustaritz Aldekoaotalora: Ezker hankako bizeps femoraleko haustura miofibrilarra. Denbora gehiagoz egiten du lasterka iraunkorra eta baloia ikutzen du jada. Hobera doa.
Iñaki Lafuente Sancha: Odoljarioa ezker begian. Gaur egin diote azterketa berri bat eta atsedenean egon beharko du 2007ko urtarrilaren 3ra arte.
PABLO ORBAIZ LESAKA: urreko lotailu gurutzatuaren haustura sufritu zuen eta ebakuntza egin diote gaur Gasteizko USP La Esperanza Eritetxean Mikel Sanchez Sendagilaren eskutik eta kirurjia artroskopikaren bitartez, bere belauneko zauria sendatzeko.
Ligamentoplastia egin zaio eta ebakuntza zein ebakuntzaren osteko lehen uneak normaltasun osoz joan dira. Arazorik egon ez zean 48 ordu barru etxera joateko baimena emango diote jokalariari.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK