Athletic Club

Athletic Club Palman dago

Athletic Club Palman dago

Arratsaldeko zazpirak eta hamarrean heldu da Athletic Clubeko espedizio Palmako aireportura, hainbat zale eta kazetarirekin…

Arratsaldeko zazpirak eta hamarrean heldu da Athletic Clubeko espedizio Palmako aireportura, hainbat zale eta kazetarirekin batera eta bertan beste zale batzuk zain zeudela. Ordu eta hamar minutuko hegaldiaren ostean eta inolako arazorik gabe bete da bidaia.
Ostean autobusez abiatu dira Nixe Palace hotelera, zortziretan heldu dira eta 20:45etarako dago prest afaria.

Karmelo Etxeita, Iñaki Laraudogoitia eta Joxe Angel Iribar izan dira espedizioburuak. Bidaian Samsonite maleta berriak estreinatu dira.

Biharko lan saioa 17:00etan izango da Antonio Asensio Kirol Instalazioetan.