Athletic Club

Ustaritz eta Garmendiaren lesioak

Ustaritz eta Garmendiaren lesioak

Ustaritz Aldekoaotalora: Ezker hankako bizeps femoraleko haustura miofibrilarra. Beste lesio bat izan zuen larunbateko lan…

Ustaritz Aldekoaotalora: Ezker hankako bizeps femoraleko haustura miofibrilarra. Beste lesio bat izan zuen larunbateko lan saioan. Atsedenean egongo da 48 orduz fisioterapia eta sendatze prozesuari osterabe ekiteko.

Joseba Garmendia: Ezker eskuko metakarpoko bigarren hezurraren haustura. Gunea ibilgetu dute igeltsuarekin. Lan saioetan parte jartzen segituko du.

Iñaki Lafuente: Odoljarioa ezker begian.

Pablo Orbaiz: Eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.

Roberto Martínez ‘Tiko’: Ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura.

Hobera doaz aipaturiko azken hiru jokalariak eta fisioterapia tratamendua mantentzen dute.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK