Athletic Club

Jokalari ohi baten heriotza

Jokalari ohi baten heriotza

Ignacio Garate Bergaretxe Athletic Clubeko jokalari ohia zendu da gaur Durangon. Hileta-elizkizuna bihar, urtarrilaren 11an…

Ignacio Garate Bergaretxe Athletic Clubeko jokalari ohia zendu da gaur Durangon. Hileta-elizkizuna bihar, urtarrilaren 11an egingo da Urribarriko Andra Mari basilikan (Durango)

Ignacio Garatek, Patxi Garate jokalari ohiaren anaia, ezker barnekoan egin zuen debuta Athletic Clubarekin 1950ko urriaren 8an Athletic Club-Celta (9-4) Ligako partidan. Egun berean ere Jesús Garayren estreinaldia izan zen, biak Erandotik zetozenak. Erandion jokatu baino lehen Durangoko Culturalean aritu zen.

Athletic Cluben egon zen hiru denboraldietan (1950-51, 1951-52 eta 1956-57), hamabost partida ofiziala jokatu zuen, 14 Ligan (9 gol), eta beste bat Kopan (1 gol).
Inteligentzia handiko jokalaria eta postu askotan jokatzeko gaitasuna zuena: ezker barnekoa, atzeko euskarrria eta erdiko aurrelaria. Bnere praktikotasuna eta jokuaren disdira azpimarratu ziren, bere jaurtiketaren zehaztasuna eta jaurtiketa bortitzaz gainera.

Hori dela-eta, jokalariek besoko beltza eroango dute Athletic Club-Vila-real partidan.