Athletic Club

Valentziako egonaldiari buruzko informazioa

Valentziako egonaldiari buruzko informazioa

Athletic Clubek astebeteko egonaldia egingo du Valentzian urtarrilaren 19tik urtarrilaren 26ra bitartean, Beterako La Calderona…

Athletic Clubek astebeteko egonaldia egingo du Valentzian urtarrilaren 19tik urtarrilaren 26ra bitartean, Beterako La Calderona Hotelean zehazki. Lan saioak Puzolen dauden Soccer Massia Grava futbol zelaian egingo dira eta baita ondorengo prentsa agerraldiak ere.

Hona hemen parte hartuko dutenen zerrenda:

Espedizio buruak Fermin Palomar (bigarren lehendakariordea) Fede Arruti eta Juan Manuel Delgado (zuzendaritza batzako kideak) izango dira.

Eurekin batera Daniel Ruiz-Bazan kirol koordinatzailea, Jose Manuel Esnal ‘Mane’ entrenatzailea, Angel Garitano ‘Ondarru’ bigarren entrenatzailea, Manuel Delgado prestatzaile fisikoa eta Carlos Melendez atezainen entrenatzaileak osatuko dute teknikari taldea.

Halaber Jose Mari Nuñez delegatua, Sabino Padilla eta Francisco Angulo sendagileak, Patxi Xabier Fernandez prentsa arduraduna, Jesus Zelaia, Alvaro Campa eta Alfonso Ruiz fisioterapeutak, Juan Manuel Ipiña masajista, Jose Antonio Narbaez eta Txetxu Gallego material arduradunak eta Kepa Galardi podologoa.

Jokalariei dagokionez lantalde osoa joango da Pablo Orbaiz izan ezik. Horrek segituko du Lezaman bere sendatze prozesua.

Egonaldia egiteko arrazoiaz, Athletic Clubeko teknikariek zerau diote: lehenengo eta behin taldea gehiago lotzeko eta baita ere normalean landu ezin diren gauzak lasaitasunez trebatzeko. Horrekin batera balneoterapia erabiliko da egunotan. Halaber Lezamako zelaiei atsedena emango zaie eta, datak aprobetxatuz, derbiaren inguruan normalean bizi den girotik at egongo da taldea.

Egitarauari dagokionez, taldea astelehenean entrenatuko da goizez, arratsaldez astartean, baliteke lagunarteko partida jokatzea asteazkenean, erabakitzeke ondino, bestela ohiko lan saioa egingo litzateke. Goizez entrenatuko da taldea ostegunean eta baita ostiralean ere, arratsaldez Bilborako bidea hartu baino lehen.

Athletic Clubek bere autobusa eramango du Juan Carlos Sainz de la Maza gidaturik.

La Calderona