
Zuzendaritza Batza ez da Anoetan egongo
Zuzendaritza Batza ez da Anoetan egongo
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak atzo martitzenean, hilaren 16an, egin zuen ohiko bileran Zuzendaritza Batzako kiderik…
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak atzo martitzenean, hilaren 16an, egin zuen ohiko bileran Zuzendaritza Batzako kiderik ez dela egongo Anoetako Palkoan deliberatu zuen. Halaber ez da adeitasun bazkaririk egingo Real Sociedad de Futbol KEAren Administrazio Kontseiluarekin eta Jose Anjel Iribar eta Daniel Ruiz Bazan lagunduko dute lehen taldeko espedizioa Anoetako partidari begira.
Halaber, Athletic Clubek jakinarazi gura du ez diola Real Sociedad de Futbol KEAren Administrazio Kontseiluari inolako sarrerarik eskatuko, ez ordain gisa eta ezta ere ohikoak diren gonbidapenak edota trukaketak.
Beraz, Athletic Clubek jakinarazi gura du baita ere ez diola jaramonik egingo enplegatu, jokalari, teknikari zein bazkideen inongo eskakizunari.